Maitasuna
Mikelsa Etxebarria Lafuente
Julene Susana Samuel Ipua
Maialen Imaz Balza de Vallejo
Maren Duran Lema
Adituen erreferentziak
-
ARTEA
(Hariak Taldea) -
BERTSOLARITZA
(Uxue Alberdi Estibaritz) -
DANTZA
(Jon Maya
Sein) -
LITERATURA
(Castillo Suárez García) -
MUSIKA
(Olatz Salvador Zaldua) -
ANTZERKIA
(Arantxa Hirigoien Iriarte)
Beatriz Silva, Desenterramiento (1994)
Juana Cima
Juncal Ballestin
- Aner Euzkitze eta Oihana Arana 2023-04-15
- Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal, "Maitasunari oin oharrak" 2023-03-14
- Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga, 2016-12-28
- Aitor Bizkarra, 2022-11-12
- Maitasuna mugimendu bihurtzen denean…: BIKOTEA DANTZARI
- Joseba Sarrionandiaren maitasunezko olerkiak dantzarien gorputzetan mugimenduan: HNUY ILLA (MAITASUNARI BURUZKO ZATIA)
- Euskal kulturaren hiru ikono, bere zahartzarotik, bere bizitzari eta ibilbideari maitasunez begira: OROITZEN NAIZ (Koldo Zabala, Jean Nesprias eta Phillipe Oyhamburu)
Gaur ez zaitut ikusi ez didazu deitu eta orduak zurekin bezala eman ditut gaur maitasunaz heriotzaz hitz bi egin dugu eta gelan tximeleta eri bat sartu zaigu gaur euria egin du gaur ez zaitut ikusi ez didazu deitu eta orduak zurekin bezala eman ditut Jose Luis Otamendi Zainetan murrailak (Susa, 1987) Musika: Deabruak teilatuetan
Hango bortu-gainetarik altxatzean hego hatsak beldurraren zainetarik airatzen dira urratsak ez dakit erranen dudan nolatan maite zaitudan behar-grina bedi lerra lo hiletik gau hotzera zure so beltzen ederra joan dakidan bihotzera ez dakit erranen dudan nolatan maite zaitudan hauts eztiaren zaparta hitz arruntaren kalaka suak bultzatu du barda mintzo ausarten balaka ez dakit erranen dudan nolatan maite zaitudan lur hutsetik begiraino amets hotsa dut ekarri bihotz honen hegiraino zazpi musuz bake jarri ez dakit erranen dudan nolatan maite zaitudan Itxaro Borda Orain (Susa, 1989) Musika: Etxepare Rap
ZERU BERRIAK Behar dudan guztia zara, eta zaren guztia behar dut. Zenbat gauza zara, zenbat zu biltzen dira bi hizki horietan, zenbat jende daramazu barruan, zenbat mende begietan, zenbat leku, nongoak dira zure ileetan kiribiltzen diren zeruak? Zapaldu gabe azpian hartu nauten zeruak oroitzera egiten dut batzuetan, zailenak dira pintatzen, Turnerren zeruak ikustera eraman nahi zaitut, hamazazpi urte neuzkan, bakarrik joan nintzen Donostiara, handik hartu behar nuen Londreserako autobusa, festak ziren Baionan, pinuak zeuden errepidearen bi aldeetara Landetan, eguzki-lore sail ikaragarri ederrak zeharkatu genituen, hau da Frantzia beraz, gauez pasa ginen Paris ondotik, bazen motiborik Argien Hiria deitzeko, goiz albarekin iritsi ginen Calaisera, eta han zerua ilunagoa zen, trinkoagoa, baina ez zen astuna, zabalagoa zen, ez dakit, edan egin nahi nuen zeru hura, zure zeruak edan nahi ditudan bezala. Orduantxe bezalako desioz so egiten diot munduari orain. Eta zurekin egoteko gogoak hartzen nau, mundutik desapuntatzeko, eta gu geu izateko mundua. Eta zugan aurkitzeko eguzki-lore sailak, amapola zelaiak, itsaso larriak eta zeru berriak. Eta zurekin bizitzeko. Begiratu eta zu ez ikustea izango da heriotza. Xabier Gantzarain Berria (2013ko ekainak 15)
(DES)AMODIOA Horrelakoa da (des)amodioa. Gonbidatu egiten duzu etxera eta zerorrek bukatzen duzu gonbidatuen gelan lotan. Castillo Suárez Alaska (Elkar 2023)
Luzaroan pentsatu zuen Luziak ez zela gai izango senarra uzteko, berarekin oheratu baino telebista aurrean siesta egin nahiago zuen gizon haren ondotik alde egiteko. Ez zen ausartzen, nahiz haserre, oso haserre zegoen, eta minduta. Martin gero eta maizago gelditzen zen lankideekin zerbait hartzen berandu arte astegunetan. Nabarmen zen Luziaren istorioek aspertu egiten zutela, nahiz entzuten zituen beti. Isilik. Edukazioz. Luziak uste zuen ez zela gauza izango uzteko, banantzeko, behin eta berriz haserretu, samindu eta negar egin arren, ez zuelako alde egiten. Baina egun batean nolabait etorri zen erabakia eta orduan ez zuen zalantzarik izan, erabateko ausardia etorri zitzaion, eta joan egin zen, isilik, behingoz esplikaziorik eman gabe, eskatu ere egin gabe, hain baitzen garbi dena bat-batean. Lasaitasun ia bake hura. Eta, gero, oinaze latza, oinaze jasanezin, kontaezin hura. Garrasi isila, barrenean bakarrik entzuten dena, eztarriak atera ezin duena, egin ez daitekeen negarra. Orduko penaz oroitzean pentsatzen du Luziak galdutako amodioaren urraduraren laztasunaz. Hori baino askoz okerragoa izan behar duela Evaren oinazeak, gehien maite, gehien behar dituzunak zure ondoan hiltzeak. Derrepentean. Betiko. Izugarria izan behar du. Berak ez luke jasango halakorik. Ala? Ba al du zentzurik, konpara al daitezke oinazeak, baten eta besteren zauriak? Zauririk txikienak ere min ematen dio jasaten duenari. Bai, bereak ez dira beste batzuenak bezain zauri larriak izango, baina min hartu du behin baino gehiagotan Luziak bizitzan zehar, eta Martinengandik aldentzeak min eman zion. Berak jasandako oinazerik han dienetakoa, luzea izan zena gainera. Orain behintzat, atzera begira, hala iruditzen zaio. Lourdes Oñederra Intemperies (Erein, 2023)
- OLAIA INZIARTE: Gereziak (Lehengo Lepotikan Burua, 2022)
- IBIL BEDI: Orain bat gara (Beltxarga beltza, 2021)
- IZARO: Zuri begira (Eason, 2018)
AMUA (Axut ! Kolektiboa 2021) :
AMODIOAREN ZIEGA (Lauka Teatroa – X.Mendiguren 2015)
ZALDI URDINA (Axut ! - Artedrama – Dejabu 2019) :
Haizea Barcenilla García
ARTEA
Beatriz Silva, Desenterramiento (1994)
Juana Cima
Juncal Ballestin
Uxue Alberdi Estibaritz
BERTSOLARITZA
- Aner Euzkitze eta Oihana Arana 2023-04-15
Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal, "Maitasunari oin oharrak" 2023-03-14
Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga, 2016-12-28
Aitor Bizkarra, 2022-11-12
Jon Maia sein
DANTZA
- Maitasuna mugimendu bihurtzen denean…: BIKOTEA DANTZARI
- Joseba Sarrionandiaren maitasunezko olerkiak dantzarien gorputzetan mugimenduan: HNUY ILLA (MAITASUNARI BURUZKO ZATIA)
- Euskal kulturaren hiru ikono, bere zahartzarotik, bere bizitzari eta ibilbideari maitasunez begira: OROITZEN NAIZ (Koldo Zabala, Jean Nesprias eta Phillipe Oyhamburu)
Castillo Suárez García
LITERATURA
AMODIOZKO POEMAK EDO XXII
Bihotz gehiegi dago maitasun poemetan,
ematen dute sendagile poeta askok
edo harakin eskuak odoleztaturik
baina ez dakite zer den perikarditis bat,
elektrokardiograma bat, mina, sukarra,
nola zatitzen diren txahalak, arkumeak,
inoiz ez dute bihotz bat benetan ikusi.Bihotz zati bat eskaini zidaten jateko
eta goragalea sentitzen dut oraindik.
Zuk berehala kontatu zenidan, hitz alfer,
zure deituraren esangura bihotz dela
zure hizkuntzan, nola ahoskatu behar den
azaldu, nondik etorri zinen hona, nola.
Gero telebista piztu zenuen futbola
ikusteko besarkada artean izterrak,
zure herriko futbolaren mailaz kexaka,
bihotzak ahantzi eta gorputzak maitatzen
hasi ginen hamazazpigarren minutuan.
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
Bitan esan beharra (Alberdania, 2012)
Olatz Salvador Zaldua
MUSIKA
- OLAIA INZIARTE: Gereziak (Lehengo Lepotikan Burua, 2022)
- IBIL BEDI: Orain bat gara (Beltxarga beltza, 2021)
- IZARO: Zuri begira (Eason, 2018)
Arantxa Hirigoien Iriarte
ANTZERKIA
AMUA (Axut ! Kolektiboa 2021) :
AMODIOAREN ZIEGA (Lauka Teatroa – X.Mendiguren 2015)
ZALDI URDINA (Axut ! - Artedrama – Dejabu 2019) :