boterea
Aimar Jusue
Iruri Altzerreka
Lide Crespo
Netsanet Iriart
Unai Ribera
Adituen erreferentziak
-
ARTEA
(Ismael Manterola Ispizua) -
BERTSOLARITZA
(Oihana Iguaran Barandiaran) -
DANTZA
(Pantxika Telleria eta Elene Carreto) -
LITERATURA
(Iratxe Retolaza Gutiérrez) -
MUSIKA
(Jon Eskisabel Urtuaga) -
ANTZERKIA
(Eneritz Artetxe Aranaz)
Asunción García Asarta: Nire ikastetxeko aretoa. 1922. Pastela paperean, 60x74 cm. Bilboko Arte Ederren Museoa.
José Yarnoz eta Victor Eusa: Erorien Monumentua. 1942. Iruñea.
Juan Jose Akerreta eta Pedro Oses: Serie mayo del 68. 1969-70. Olioa eta argizariak aglomeratu gainean. Caja Navarra
- Xabier Amuriza, Barruaren barrutik - YouTube, 1990
- Miren Artetxe. Buruz- burukoa. Kartzela. 2021-11-13
- Unai Iturriaga Bainera 2005-11-06
- Nerea Ibarzabal, maspreading. 2022-01-22
- Miren Amuriza, Maialen Lujanbio,Orrazkerak, 2016-01-30
BELAUNIKO (Uxue Apaolaza, Umeek gezurra esaten dutenetik, Erein, 2006)
Sartu da eguzkia eta kalera zoaz. Guapa aterako zara. Hala erabaki duzu horixe sinetsi nahi duzunez. “La otra estaba más buena pero tenía novio”. Zeure gorputzari begira ez duzu ilea baizik ikusten. Gaur guapa aterako zarela zin egin diozu zeure buruari, berriro, eta depilatu egingo zara; bai horixe. “Si tiene así los sobacos imagínate el coño”. Soineko berria jantzi duzu. Alaia da, eta estu-estua, ondo geratzen zaizu; hori esan zizun dendariak ere eta ziurrenik, benetan pentsatzen zuen. Irribarre egin duzu ispiluaren aurrean. Berriro, eta berriro. Gaur ez zara lotsatuko. Gaur ez zara beldurtuko. “Ikusi al duk ipurdi hori? Gustura jarriko huke lau hankatan e!”.
Zerbeza asko edan duzu eta irribarrea irristatu egiten zaizu, ez du oso irribarrea ematen. Marra zuri-zuri batzuk ere joan dira tartean. Ez dakizu oso ondo gauzak nondik ateratzen diren. Besarkada bat eskertuko zenuke. Guapa sentitzen zara hala esan dizulako belarri ondoko hats batek, poltsiko batek. Ez duzu indar gehiegi dagoeneko etxean azkeneko zerbeza atera dizunean eta lokartu egin zara moketan belaunikatu zaituenean. Belauniko esnatu zara, minutu gutxira, zakil arrotz hark eztarriko zintzarria zapaldu dizunean, makarroizko goragaleaz. Hurrengoan zerbeza gutxiago edatea erabaki duzu.
SOKA ANTZERKIAREN 5. ESZENA (Mikel Gurrea, Soka, Susa -Ganbila-, 2021)
Background soinua: kafea irakiten.
igor:
Zuzendariaren atea jotzen dut.
Ez dakit zergatik deitzen diodan zuzendaria.
Aspalditik ezagutzen dut Joxe Mari.
Eskolako maltzurrenetakoa zen.
Ni baino lau kurtso zaharragoa.
Hortzak separatuta zeuzkan
eta zapla!, zapla!, norbait izorratzerakoan, beheko ezpaina paleta artean sartzen zuen. Koxka eginez bezala. Amorru handiarekin.
Kabroi galanta zen.
Nork esan behar zigun gerora institutuko zuzendari bukatuko zuela?
Sartzeko eta esertzeko.
Oso harro dago bere Nespresso makina berriarekin. Beragatik balitz, egun osoa emango genuke kapsulazko kafea edaten.
Berdea, beltza, laranja.
Ristretto, Aroma Orientale, Fortissio Lungo.
Ezetz esaten diot.
Lo egiteko arazoekin nabilela.
Joxe Marik institutuaren jarrera ofiziala azaltzen dit. Familiaren alboan egon behar dugu. Julenen amaren alboan.
Baina ezer argitu arte, hobe ez ezer esan.
Hobe, ez ezer egin. Ez dakigu nondik etorri den arazoa. Eta, horrelakoetan alarma guztiak pizten dira. Tropel osoa bidaliko digute.
Polizia.
Ertzaintza.
Hezkuntza departamentuko teknikariak.
Denak datozkigu gainera.
Guk, kasu egin, isilik egon eta lagundu.
Horixe egin behar dugu.
Inori kritikatzeko arrazoirik ez eman.
Ados?
Ados.
Haurrak ginenean, Joxe Marik horrela bukatzen zituen bere xantaia guztiak. Ados? esaten.
Aurka egiteko aukerarik balego bezala.
ZAUNK (Oihana Arana, Lazunak azkazaletan, Susa, 2021)
ZAUNK
Espero baino gehiagotan
topatzen dituzu
behar baino pauso bat
gehiago gerturatu
eta zaunka betean
hasten diren zakurrak
ba omen dago inorena ez den
territorio bat
zure territorioaren
eta haienaren artean
inorena ez izateak haiena
bilakatzen duena.
Neurgaitza da zaratak
belarri barruetan sortzen duen
oihartzunaren pisua
zama deitu beharko genioke
behin eta berriro itzultzen delako.
Zuk zaunk ez zaunk zenuke
zaunk hemen zaunk egon zaunk
behar;
eZinA errUz eraikitzeN daKite
eta Zuk Albotik Urruntzeko Nahi Kontrolaezina
sentitzen duzu
mundua ez dago denontzat eraikita,
eZ dA zU moduko niNfa neKatuentzat.
Oihartzunaren pisua da
zuk ez duzu errurik
zeuk ez duzu errurik
zeunk ez duzu errurik
zaunk! errua zakurrarena da.
Baina zakurrak ezin dira ihes eginda desagerrarazi
depilatzeko pintza batekin
bala bat erauzi ezin daitekeen
bezalaxe.
- Abesti bat
Libre (Izaro, Limones en invierno, 2020) (Izaro): - Aipu bat
“Nik uste dut mikrofono bat badaukazu aurrean, kamera bat edo dena delakoa, boterea daukazula. Eta botereak erantzukizuna dakar. Eta erantzukizunik gabe erabiliko baduzu boterea, benetan uste dut momentu honetan mikrofonoa laga behar duzula”. (Izaro, Pikara, 2021) - Sormen-testu bat
Nahi gabe eman dio guardasolaren puntarekin buruan. Bi aldiz eskatu dio barkamen zintzoa, eta bietan erregu tonua nabari-nabaria izan da. Segundo bakan batzuk nahiko gertatu dira zauritua zaurtzaile bihurtzeko. Zaurgarriki. Mila punta ziztakarik marrakatutako aurpegia utzi izana leporatu dio ozenki, guardasolarekiko kontaktuak oinaze fisikorik sortu ez badio ere. Botereak eman dio orduan ahotsa goratzeko ahala, bertzearen gainean ezartzeko eskubidea, ongizatearen izenean uxatzeko aukera:
“Segi zeure herrira. Hemen mina baizik ez duzue egiten eta. Baita guardasolarekin ere, redios!”
Burumakur aldendu da arabiar itxurako emakumea. Ihesi. “Dena da botere kontua”, pentsatu duzu une horretan. Zeren eta… emakumea arabiar itxurakoa ez balitz? Edota, arabiar itxurakoa emakumea ez balitz? Emakumea eta arabiarra izanik ere, gaztelaniaz solasean trebe moldatuko balitz? Erretorikoak dira arestiko galdera guztiok. Ederki ezagutzen dituzu haien erantzunak, bai eta horiek finki lotzen dituen hari petrala ere: dena da botere kontua… mundu zibilizatuan.
(Dena da botere kontua, Edu Zelaieta, Mugaldekoak, 2017)
1. Antzo azkarra edo Miramamolinaren esmeralda (Antton Luku)
Antzezlan osoa: https://kanaldude.eus/albisteak/1125-antso-azkarra-edo-miramamolinen-esmeralda-antzerkia
Testua: https://www.ganbila.eus/liburua-LukuAAntsoAzkarra
2. Antigone (Horman Poster)
Teaserra: https://www.youtube.com/watch?v=idWaNcOKy3k&t=47s
Antzezlanaren gaineko informazioa: https://www.hormanposter.eus/antigone-edo-ezetzaren-beharra/
3. Isiltasuna (Eneritz Artetxe Aranaz)
Ismael Manterola Ispizua

Oihana Iguaran Barandiaran
BERTSOLARITZA
- Xabier Amuriza, Barruaren barrutik - YouTube, 1990
- Miren Artetxe. Buruz- burukoa. Kartzela. 2021-11-13
- Unai Iturriaga Bainera 2005-11-06
- Nerea Ibarzabal, maspreading. 2022-01-22
- Miren Amuriza, Maialen Lujanbio,Orrazkerak, 2016-01-30
Pantxika Telleria eta Elene Carreto
DANTZA
Iratxe Retolaza Gutiérrez
LITERATURA
BELAUNIKO (Uxue Apaolaza, Umeek gezurra esaten dutenetik, Erein, 2006)
Sartu da eguzkia eta kalera zoaz. Guapa aterako zara. Hala erabaki duzu horixe sinetsi nahi duzunez. “La otra estaba más buena pero tenía novio”. Zeure gorputzari begira ez duzu ilea baizik ikusten. Gaur guapa aterako zarela zin egin diozu zeure buruari, berriro, eta depilatu egingo zara; bai horixe. “Si tiene así los sobacos imagínate el coño”. Soineko berria jantzi duzu. Alaia da, eta estu-estua, ondo geratzen zaizu; hori esan zizun dendariak ere eta ziurrenik, benetan pentsatzen zuen. Irribarre egin duzu ispiluaren aurrean. Berriro, eta berriro. Gaur ez zara lotsatuko. Gaur ez zara beldurtuko. “Ikusi al duk ipurdi hori? Gustura jarriko huke lau hankatan e!”.
Zerbeza asko edan duzu eta irribarrea irristatu egiten zaizu, ez du oso irribarrea ematen. Marra zuri-zuri batzuk ere joan dira tartean. Ez dakizu oso ondo gauzak nondik ateratzen diren. Besarkada bat eskertuko zenuke. Guapa sentitzen zara hala esan dizulako belarri ondoko hats batek, poltsiko batek. Ez duzu indar gehiegi dagoeneko etxean azkeneko zerbeza atera dizunean eta lokartu egin zara moketan belaunikatu zaituenean. Belauniko esnatu zara, minutu gutxira, zakil arrotz hark eztarriko zintzarria zapaldu dizunean, makarroizko goragaleaz. Hurrengoan zerbeza gutxiago edatea erabaki duzu.
SOKA ANTZERKIAREN 5. ESZENA (Mikel Gurrea, Soka, Susa -Ganbila-, 2021)
Background soinua: kafea irakiten.
igor:
Zuzendariaren atea jotzen dut.
Ez dakit zergatik deitzen diodan zuzendaria.
Aspalditik ezagutzen dut Joxe Mari.
Eskolako maltzurrenetakoa zen.
Ni baino lau kurtso zaharragoa.
Hortzak separatuta zeuzkan
eta zapla!, zapla!, norbait izorratzerakoan, beheko ezpaina paleta artean sartzen zuen. Koxka eginez bezala. Amorru handiarekin.
Kabroi galanta zen.
Nork esan behar zigun gerora institutuko zuzendari bukatuko zuela?
Sartzeko eta esertzeko.
Oso harro dago bere Nespresso makina berriarekin. Beragatik balitz, egun osoa emango genuke kapsulazko kafea edaten.
Berdea, beltza, laranja.
Ristretto, Aroma Orientale, Fortissio Lungo.
Ezetz esaten diot.
Lo egiteko arazoekin nabilela.
Joxe Marik institutuaren jarrera ofiziala azaltzen dit. Familiaren alboan egon behar dugu. Julenen amaren alboan.
Baina ezer argitu arte, hobe ez ezer esan.
Hobe, ez ezer egin. Ez dakigu nondik etorri den arazoa. Eta, horrelakoetan alarma guztiak pizten dira. Tropel osoa bidaliko digute.
Polizia.
Ertzaintza.
Hezkuntza departamentuko teknikariak.
Denak datozkigu gainera.
Guk, kasu egin, isilik egon eta lagundu.
Horixe egin behar dugu.
Inori kritikatzeko arrazoirik ez eman.
Ados?
Ados.
Haurrak ginenean, Joxe Marik horrela bukatzen zituen bere xantaia guztiak. Ados? esaten.
Aurka egiteko aukerarik balego bezala.
ZAUNK (Oihana Arana, Lazunak azkazaletan, Susa, 2021)
ZAUNK
Espero baino gehiagotan
topatzen dituzu
behar baino pauso bat
gehiago gerturatu
eta zaunka betean
hasten diren zakurrak
ba omen dago inorena ez den
territorio bat
zure territorioaren
eta haienaren artean
inorena ez izateak haiena
bilakatzen duena.
Neurgaitza da zaratak
belarri barruetan sortzen duen
oihartzunaren pisua
zama deitu beharko genioke
behin eta berriro itzultzen delako.
Zuk zaunk ez zaunk zenuke
zaunk hemen zaunk egon zaunk
behar;
eZinA errUz eraikitzeN daKite
eta Zuk Albotik Urruntzeko Nahi Kontrolaezina
sentitzen duzu
mundua ez dago denontzat eraikita,
eZ dA zU moduko niNfa neKatuentzat.
Oihartzunaren pisua da
zuk ez duzu errurik
zeuk ez duzu errurik
zeunk ez duzu errurik
zaunk! errua zakurrarena da.
Baina zakurrak ezin dira ihes eginda desagerrarazi
depilatzeko pintza batekin
bala bat erauzi ezin daitekeen
bezalaxe.
Jon Eskisabel Urtuaga
MUSIKA
- Abesti bat
Libre (Izaro, Limones en invierno, 2020) (Izaro): - Aipu bat
“Nik uste dut mikrofono bat badaukazu aurrean, kamera bat edo dena delakoa, boterea daukazula. Eta botereak erantzukizuna dakar. Eta erantzukizunik gabe erabiliko baduzu boterea, benetan uste dut momentu honetan mikrofonoa laga behar duzula”. (Izaro, Pikara, 2021) - Sormen-testu bat
Nahi gabe eman dio guardasolaren puntarekin buruan. Bi aldiz eskatu dio barkamen zintzoa, eta bietan erregu tonua nabari-nabaria izan da. Segundo bakan batzuk nahiko gertatu dira zauritua zaurtzaile bihurtzeko. Zaurgarriki. Mila punta ziztakarik marrakatutako aurpegia utzi izana leporatu dio ozenki, guardasolarekiko kontaktuak oinaze fisikorik sortu ez badio ere. Botereak eman dio orduan ahotsa goratzeko ahala, bertzearen gainean ezartzeko eskubidea, ongizatearen izenean uxatzeko aukera:
“Segi zeure herrira. Hemen mina baizik ez duzue egiten eta. Baita guardasolarekin ere, redios!”
Burumakur aldendu da arabiar itxurako emakumea. Ihesi. “Dena da botere kontua”, pentsatu duzu une horretan. Zeren eta… emakumea arabiar itxurakoa ez balitz? Edota, arabiar itxurakoa emakumea ez balitz? Emakumea eta arabiarra izanik ere, gaztelaniaz solasean trebe moldatuko balitz? Erretorikoak dira arestiko galdera guztiok. Ederki ezagutzen dituzu haien erantzunak, bai eta horiek finki lotzen dituen hari petrala ere: dena da botere kontua… mundu zibilizatuan.
(Dena da botere kontua, Edu Zelaieta, Mugaldekoak, 2017)
Eneritz Artetxe Aranaz