Gazteak, geruzaz geruza,
gogoetak eta bizipenak
biluztuz, feminismoan,
hizkuntzan, kulturan eta
pentsamenduan janzten
etorkizuna
Ikus-entzunezkoa + Kaiera + Adituen kultur erreferentziak
zer da Geruzak?
Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko sorta da.
Pentsamendu kritiko eta autonomorako espazio bat, ikus-entzunezkoen bitartez eta material osagarrien laguntzaz eztabaida eta kultur transmisioa bultzatu nahi dituena.
Taldelanean abiatu eta gauzatutako proiektua da bere osotasunean Geruzak. Jakin Fundazioa eta Elkar argitaletxea lankidetzan dira sustatzaileak, Txakur Gorria kolektiboak jarri dio izena eta logoa, Lander Garrok zuzendu ditu ikus-entzunezkoak eta gazteak dira protagonista.
Geruzak proiektuak gazteak hizketan jarriz, gogoeta eta analisi kritikoa bultzatzea ditu helburu, euren errealitate, bizipen eta motibazioetatik abiatuta.
Gazteentzat gazteekin egina.