Etorkizuna
Mikelsa Etxebarria Lafuente
Julene Susana Samuel Ipua
Maialen Imaz Balza de Vallejo
Maren Duran Lema
Adituen erreferentziak
-
ARTEA
(Hariak Taldea) -
BERTSOLARITZA
(Uxue Alberdi Estibaritz) -
DANTZA
(Jon Maya
Sein) -
LITERATURA
(Castillo Suárez García) -
MUSIKA
(Olatz Salvador Zaldua) -
ANTZERKIA
(Arantxa Hirigoien Iriarte)
Bene Bergado Urritu
Charo Garaigorta
Hariak Taldea
- Onintza Enbeita, Jone Uria, Josune Aramendi, 2023-03-10
- Sustrai Colina, Kontrakanpaina, Berria: "Gaur igandea da"
- Oihana Bartra Kontrako eztarritik-en ("Bertsolaritzaren definizio hertsatzailea" atalean):
"Zahartzaroari buruz pentsatu behar dugu. Topatu eta eraiki egin behar dugu gure zahartzeko modua. Ez daukagu erreferenterik. Galdetzen badidazu ea 50 edo 60 urterekin bertsotan jarraitu nahi dudan, baietz esango dizut, baina ez dakit nola egiten den hori. Nola egingo dugu guk bertsotan jarraitu nahi izateko eta antolatzaileek gu entzun nahi gaitzaten? Nik jarraitu egin nahi dut, baina ez dakit nahiko nauten. Ez dakit plaza prest dagoen emakume helduei eta zaharrei entzuteko. Ez da halako gorputzik eta diskurtsorik existitzen plazan. Zahartzaroa bera gutxietsita dago, hor ere badago debaluazio automatiko bat, eta emakume zaharra bazara, bikoitza. Plaza prestatzen hasi behar dugu, honi buruz berbetan hasi, eremu hori landu etorkizunean nahiko genukeen horretarako, ez gaitzan plazak automatikoki egotzi. Apustu bat da, ardura hartu behar dugu, ez dago ezer eginda."
ETA ORAIN ZER? (kukai Dantza) Mugak hautsiz, beti bada espazioak eta publikoarekin harremanetan esperimentatzeko aukera.
- GAZTE (Oinkari Dantza Taldea) Gazteak sorkuntzarekin engaiatuta, artetik kaleak hartuz.
IRUINKOKOA (Iruñeako herri inauteria)Kultura jarduera partehartzaile gisa; euskara eta kultura ardatz hartuta gizarte bat nola saretu daitekeenaren adibide
LIBRE IZATEA
(«Y» BELAUNALDIA)
Azken albisteekin begiratzen zaitut, ama.
«Nola esango dizut ni izan naitekeela hurrengoa?».
Zopa jaten dut eta saiatzen naiz
etxea memorian giltzapetzen: anaia bere kontuekin,
aita futboleko kronikak irakurtzen.
«Zer esango du egunkariak bihar nitaz?».
Ez naiz ikasle txarra, maite dut nire jendea.
Zuekin egindako gauzez gogoratzen naiz:
anaiarengatik egiten genituen auto bidaiez
eta umetan elkarrekin mendira joaten ginenekoaz.
«Nitaz lotsatuko zarete atean deitzen dutenean?».
Oheburuko irratia piztu eta galtzeko gauzak zenbatuz
zelatatzen ditut gaueko argiak.
Jon Benito
Bulkada (Susa, 2010)
Nereak ez diren
lurralde hauetatik
ihes egin nahi nuke.
Nereak ez diren ur hauek
alde batera
utzi egin behar ditut
Haitz sendoaren biribiltasunean
nire bizitzaren hitza
lortu nahi nuke
Biribiltasunean
sendotasunean
haitzaren gainean
a
e
i
o
u
berri bat esan nahi nuke.
Amaia Lasa
Poema bilduma (Irakur Saila, 1971)
BELTZA
Etorkizun oro da beltza
gauak ere bai
eta begira zeinen ederrak diren.
Oihana Arana
Lazunak azkazaletan (Susa, 2021)
IGERILEKU BAT ZURE LOGELAN
Bazirudien ez zela ezer gertatzen ari,
baina dena gertatzen ari zen:
egiten zenuena egiten zenuela,
huts egiten ari zinela uste zenuen,
deslekuetan zeundela.
Etorkizunarekin larritzen zinen
eta etsai erabatekoa zenuen nostalgia.
Igerileku bat eraiki zenuen zure logelan.
Baina, bat-batean, ustekabeko ekaitz batekin,
konturatu zinen ez zinela egia esaten ari idazten ari zinenean,
kontatu edo ez kontatu aukeratzen zenituen horietan
alboratu egiten zenuela zerbait:
gertatzear zegoena edo gertatzen ari zena,
eta ez zenuela ezagutu nahi.
Irla bateko hondartzekin egiten zenuen amets,
baina bazenekien zaila izanen zenuela ihesa handik
posidoniak hankak kateatuko zizkizulako.
Ohartu zinen irakurritako guztia ahaztu beharko zenuela derrigor;
hondamendi batean zer zen ederra ikustea zela idaztea.
Hatz batekin ukitu nahi zenuen ura,
baina ez zenuen ukitzen ahal.
Ez zeunden leku guztiak batu zenituen,
egon beharko zenukeenekin:
hor egon zinen zu noizbait.
Kabitzen zena baino jende gehiago bizi zen toki batean.
Castillo Suárez
Alaska (Elkar, 2023)
NEGUTEGIKO AULKIA
Hona zenaren eta denaren
arteko argazkia:
belar txarrak hazita
negutegiaren horma kurbatuetan
landareen ontzi zulatuak
lur idorrean saiheska
—beti epelegi hemen
arintzen ez duen sargori bat
hutsa pisu bihurtzen—
zumitzezko aulki zahar bat
gainean katu zurtz bat duela
egurra janda eta izpiak solte
etorriko ez direnei
gordetako lekua da orain.
Itziar Ugarte
Gu gabe ere (Susa, 2021)
Denbora desagertu egiten da ordu-eremu zehatzik gabeko espazio horretan. Espazioa esatea gehiegi esatea da hala ere. Nahi duzun ordua da han, ez-espazio horretan, burbuila horretan, hodei horretan. Nahi duzun ordua da bakarrik bazabiltza; edo besteekin adosten duzun ordua, interakzioa bilatuz gero. Ordutegi demokratikoa, asanblearioa. Ez hori bakarrik. Denborak zuk nahi duzun abiaduran egiten du aurrera han. Azkar. Astiro. Nork esaten du aurrera egin behar duenik beti? Gelditu ere egin daiteke, nahi izanez gero. Lapurtutako denbora hori guztia inoiz itzuli beharko da, hori bai, hori gogoratzea komeni da. Baina hori geroago gertatzen da, askoz geroago, eta neoprenoaren barruan oraina baino ez dago, orain arina, orain garbia.
Katixa Agirre
Berriz zentauro (Elkar, 2022)
- BERRI TXARRAK: Etorkizuneko aurrekari guztiak (Payola, 2009)
- HEMENDIK AT: Gaurdanik geroa (Herri urrats, 2000)
- J MARTINA: Bihar (Jaio Naiz Baina, 2022)
OIHANA (Itzuli konpainia 2022)
Haizea Barcenilla García
ARTEA
Bene Bergado Urritu
Charo Garaigorta
Hariak Taldea
Uxue Alberdi Estibaritz
BERTSOLARITZA
- Onintza Enbeita, Jone Uria, Josune Aramendi, 2023-03-10
- Sustrai Colina, Kontrakanpaina, Berria: "Gaur igandea da"
- Oihana Bartra Kontrako eztarritik-en ("Bertsolaritzaren definizio hertsatzailea" atalean):
"Zahartzaroari buruz pentsatu behar dugu. Topatu eta eraiki egin behar dugu gure zahartzeko modua. Ez daukagu erreferenterik. Galdetzen badidazu ea 50 edo 60 urterekin bertsotan jarraitu nahi dudan, baietz esango dizut, baina ez dakit nola egiten den hori. Nola egingo dugu guk bertsotan jarraitu nahi izateko eta antolatzaileek gu entzun nahi gaitzaten? Nik jarraitu egin nahi dut, baina ez dakit nahiko nauten. Ez dakit plaza prest dagoen emakume helduei eta zaharrei entzuteko. Ez da halako gorputzik eta diskurtsorik existitzen plazan. Zahartzaroa bera gutxietsita dago, hor ere badago debaluazio automatiko bat, eta emakume zaharra bazara, bikoitza. Plaza prestatzen hasi behar dugu, honi buruz berbetan hasi, eremu hori landu etorkizunean nahiko genukeen horretarako, ez gaitzan plazak automatikoki egotzi. Apustu bat da, ardura hartu behar dugu, ez dago ezer eginda."
Jon Maia sein
DANTZA
ETA ORAIN ZER? (kukai Dantza) Mugak hautsiz, beti bada espazioak eta publikoarekin harremanetan esperimentatzeko aukera.
- GAZTE (Oinkari Dantza Taldea) Gazteak sorkuntzarekin engaiatuta, artetik kaleak hartuz.
IRUINKOKOA (Iruñeako herri inauteria)Kultura jarduera partehartzaile gisa; euskara eta kultura ardatz hartuta gizarte bat nola saretu daitekeenaren adibide.
Castillo Suárez García
LITERATURA
LIBRE IZATEA
(«Y» BELAUNALDIA)
Azken albisteekin begiratzen zaitut, ama.
«Nola esango dizut ni izan naitekeela hurrengoa?».
Zopa jaten dut eta saiatzen naiz
etxea memorian giltzapetzen: anaia bere kontuekin,
aita futboleko kronikak irakurtzen.
«Zer esango du egunkariak bihar nitaz?».
Ez naiz ikasle txarra, maite dut nire jendea.
Zuekin egindako gauzez gogoratzen naiz:
anaiarengatik egiten genituen auto bidaiez
eta umetan elkarrekin mendira joaten ginenekoaz.
«Nitaz lotsatuko zarete atean deitzen dutenean?».
Oheburuko irratia piztu eta galtzeko gauzak zenbatuz
zelatatzen ditut gaueko argiak.
Jon Benito
Bulkada (Susa, 2010)
Nereak ez diren
lurralde hauetatik
ihes egin nahi nuke.
Nereak ez diren ur hauek
alde batera
utzi egin behar ditut
Haitz sendoaren biribiltasunean
nire bizitzaren hitza
lortu nahi nuke
Biribiltasunean
sendotasunean
haitzaren gainean
a
e
i
o
u
berri bat esan nahi nuke.
Amaia Lasa
Poema bilduma (Irakur Saila, 1971)
BELTZA
Etorkizun oro da beltza
gauak ere bai
eta begira zeinen ederrak diren.
Oihana Arana
Lazunak azkazaletan (Susa, 2021)
IGERILEKU BAT ZURE LOGELAN
Bazirudien ez zela ezer gertatzen ari,
baina dena gertatzen ari zen:
egiten zenuena egiten zenuela,
huts egiten ari zinela uste zenuen,
deslekuetan zeundela.
Etorkizunarekin larritzen zinen
eta etsai erabatekoa zenuen nostalgia.
Igerileku bat eraiki zenuen zure logelan.
Baina, bat-batean, ustekabeko ekaitz batekin,
konturatu zinen ez zinela egia esaten ari idazten ari zinenean,
kontatu edo ez kontatu aukeratzen zenituen horietan
alboratu egiten zenuela zerbait:
gertatzear zegoena edo gertatzen ari zena,
eta ez zenuela ezagutu nahi.
Irla bateko hondartzekin egiten zenuen amets,
baina bazenekien zaila izanen zenuela ihesa handik
posidoniak hankak kateatuko zizkizulako.
Ohartu zinen irakurritako guztia ahaztu beharko zenuela derrigor;
hondamendi batean zer zen ederra ikustea zela idaztea.
Hatz batekin ukitu nahi zenuen ura,
baina ez zenuen ukitzen ahal.
Ez zeunden leku guztiak batu zenituen,
egon beharko zenukeenekin:
hor egon zinen zu noizbait.
Kabitzen zena baino jende gehiago bizi zen toki batean.
Castillo Suárez
Alaska (Elkar, 2023)
NEGUTEGIKO AULKIA
Hona zenaren eta denaren
arteko argazkia:
belar txarrak hazita
negutegiaren horma kurbatuetan
landareen ontzi zulatuak
lur idorrean saiheska
—beti epelegi hemen
arintzen ez duen sargori bat
hutsa pisu bihurtzen—
zumitzezko aulki zahar bat
gainean katu zurtz bat duela
egurra janda eta izpiak solte
etorriko ez direnei
gordetako lekua da orain.
Itziar Ugarte
Gu gabe ere (Susa, 2021)
Denbora desagertu egiten da ordu-eremu zehatzik gabeko espazio horretan. Espazioa esatea gehiegi esatea da hala ere. Nahi duzun ordua da han, ez-espazio horretan, burbuila horretan, hodei horretan. Nahi duzun ordua da bakarrik bazabiltza; edo besteekin adosten duzun ordua, interakzioa bilatuz gero. Ordutegi demokratikoa, asanblearioa. Ez hori bakarrik. Denborak zuk nahi duzun abiaduran egiten du aurrera han. Azkar. Astiro. Nork esaten du aurrera egin behar duenik beti? Gelditu ere egin daiteke, nahi izanez gero. Lapurtutako denbora hori guztia inoiz itzuli beharko da, hori bai, hori gogoratzea komeni da. Baina hori geroago gertatzen da, askoz geroago, eta neoprenoaren barruan oraina baino ez dago, orain arina, orain garbia.
Katixa Agirre
Berriz zentauro (Elkar, 2022)
Olatz Salvador Zaldua
MUSIKA
- BERRI TXARRAK: Etorkizuneko aurrekari guztiak (Payola, 2009)
- HEMENDIK AT: Gaurdanik geroa (Herri urrats, 2000)
- J MARTINA: Bihar (Jaio Naiz Baina, 2022)
Arantxa Hirigoien Iriarte
ANTZERKIA
OIHANA (Itzuli konpainia 2022)