Edertasuna
Mikelsa Etxebarria Lafuente
Julene Susana Samuel Ipua
Maialen Imaz Balza de Vallejo
Maren Duran Lema
Adituen erreferentziak
-
ARTEA
(Hariak Taldea) -
BERTSOLARITZA
(Uxue Alberdi Estibaritz) -
DANTZA
(Jon Maya
Sein) -
LITERATURA
(Castillo Suárez García) -
MUSIKA
(Olatz Salvador Zaldua) -
ANTZERKIA
(Arantxa Hirigoien Iriarte)
Conchita Laca
Esther Ferrer, Autorretratoa denboran zehar (1981-2014)
Txaro Fontalba, Anorexia, 1999
- ALMUTE DANTZA (Argia Dantza Taldea)
- MALANDAINE BALLET BIARRITZ
- OSKARA (Kukai Dantza & Marcos Morau)
MANIKIAK
Haien gailentasun plastikoaz,
eta bestelakoaz, baliatzen dira,
axolagabe,
edertasunaren unean betikotzeko.
Isila dute, ausart,
maiz buru gabe, agian lerdenegi,
ahoskatzen. Ez zaitzala,
ibili zabiltzan ibiltari hori,
ahalezko antzeratzaile alderraia,
haien erdeinuak irain.
Hori ere dizute eskaintzen.
Angel Erro
Poema liburu bat irakurtzeko jarraibideak (Erein, 2022)
ARGAZKIAK
Erditu aurreko bihozkadaren beldur naiz
ezin izango didatelako erauzi barruan uzten didatena.
Eder agertzen nauen argazkiaren bila nabil.
Iragana edertzen dut,
edertu berriz ikusi beharrik ez izateko.
Ez dakit nola egingo dudan memoria argazkirik gabe,
argazkietan oroitzapenak ez baitira gehiago gure.
Irakurri ditudan liburuen zati txikiz egina nago,
joan nahiko nukeen tokiez,
eramango zaitudan lekuez.
Castillo Suárez
Alaska (Elkar, 2023)
GEREZIONDOA
Orain egun batzuk, etxe atzean daukagun gereziondoa bete-betean zegoen, ezin ederrago, esperantza bezain zuri eta udaberria zuela aldarri. Ikuskizunak, hain zen indartsua, luzaz iraungo zuela ematen zuen. Edertasuna ez zela iraungiko. Bat-batean ernaldutako miraria ez zela bat-batean desagertuko. Aski izan dira, ordea, azken egunotako euriteak eta haizeak ilusioa hondatzeko. Ez da oraindik arbolaren edertasuna guztiz desagertu. Desplazatu egin da, horixe egia, eta orain lurra da eder, arbolatik eroritako hosto txiki zuriz gainezka: eguraldiaren petralak alfonbra fin ezin delikatuagoa utzi du arbolaren inguru guztian.
Japoniako jendeak gereziondoen loratzea ospatzen du, bere zentzu estetikoenean, baina baita gereziondoaren loraldiak arrozaren uzta iragartzen duelako ere: manifestazioaren espiritualtasunak arroz-uztaren poz materialagoa du iragartzen.
Anjel Lertxundi
Berria (2011ko martxoak 19)
MARGARET ASTOR
Margaret Astor Amazoniako oihanaren erdi-erdian jaio zen, han misio lanetan ziharduen apaiz baten eta misioetako erizain nagusiaren arteko harreman ezkutuaren fruitu. Haren amak, ezkongabetan apaiz batekin izandako harremanetik sorturiko haur hark ekar ziezazkiokeen laidoa eta lotsa eraman ezingo zituelakoan, ibaian abandonatu zuen jaio eta berehala, zumezko sehaskatxo batean. Malkotan jarraitu zion sehaskatxoari, harik eta korronteak desagerrarazi zuen arte. Egoera hartan arruntena krokodiloek Margaret jaioberriarekikoak egitea zen arren, zortea pareko tokatu zitzaion, jibaroen tribuko ehiztariek aurkitu baitzuten, haur koitadua zeraman zumezko sehaska ur-jauzi batean behera amiltzear zegoela. Jibaroek hazi eta —beren legera— hezi zuten Margaret Astor, hiena eta iguana artean, ehiza eta gudu erritu antzinakoz inguraturik, zibilizaziotik at, bizitza basati hartara ohituz. Jibaroak gerlariak ziren, eta, borrokan hiltzen zituzten etsaiei lepoa moztu ondoren, burua txikiagotu eta trofeo bezala gordetzen zuten. Jibaroak ikustean atentzioa ematen zuen lehen gauza beren ezpain gorri elektrikoak ziren; historialariek kontatzen dutenez, ehizatzen zituzten animalia ororen odola zurrupatzen zutelako edukitzen zituzten beti jibaroek ezpainak gorriak.
Margaret Astorrek hamalau bat urte izango zituen jibaroen eskualdera apaiz protestante bat heldu zen egunean. Apaiz hura begiko gertatu zitzaien jibaroei, eta, aurrekoei ez bezala, hari ez zioten bururik moztu. Apaizak berehala kausitu zuen azal ilunekoen artean zuriegia zen Margaret Astorren azala. Gau batez, isilpean, etxolaratu, eta zumezko sehaska topatu zuen. Sehaskaren barrualdean, basatiak inolaz ere ulertzeko gai ez ziren ohar zimurtu bat zegoen: “Dei nazazue Margaret Astor, hori baita nire izena”. Hurrengo goizean, jibaroak ehizara joanak zirenean, Margaret nerabea bahitu eta Piurako portura eraman zuen apaizak, handik Panamara eta Panamatik Europara helarazteko asmotan. Hura ez zen emakume zuri batentzako lekua.
Margaretek ez zuen bidaia osoan hitz erdirik ere esan. Apaiza kamarotera joan zitzaion lehen aldian, masailak urdinez eta ezpainak gorriz margoturik zeuzkala hartu zuen, jibaroen hizkuntzan oihuka, eta neska basati hura kristautzea ez zela batere samurra izanen otu zitzaion. Behin europaratuz gero, ordea, Margaret Astorrek ezarian-ezarian Europa zibilizatuaren azturak bereganatu zituen denboraren poderioz; soinekoen deserosotasuna, tea bostetan, katiluari bi hatzez heldu —koilara katilutik kanpo utziz beti—, zarata handirik atera gabe azukrea teari nahasten ikasi, eta abar. Zorretan zegoen, ordea, jibaroekin, eta, bere bizitzako lehen urteetan hain ongi zaindu zuten haien omenez, gauero eta ezkutuan ezpainak amapola hautsez —gorri elektrikoz— margotu eta begi inguruneak adiskidetasunaren margo urdinaz igurzten zituen.
Goiz batez, esnatzean aurpegiko margoak kentzea ahaztu, eta hala irten zen kalera. Antzerki zuzendari batek ikusi, eta, bere edertasunaz liluraturik geratu ostean, Romeo eta Julieta antzezlaneko Julietaren papera eskaini zion. Obrak egundoko arrakasta izan zuen; Margaret Astorren aurpegiak liluratzen zuen bereziki ikuslegoa. Aste gutxi barru, Londresko emakume guztiek margotzen zituzten gorri elektrikoz beren ezpainak.
Egun, Margaret Astorren izena darama munduko kosmetiko enpresarik garrantzitsuenetako batek. Eta, gauzak zer diren, Amazonian legez kanpo ehizaturiko hiena eta iguanen larruko pigmentuak erabiltzen ditu Margaret Astor enpresak ezpainetarako barrak egiteko.
Harkaitz Cano
Radiobiografiak (Elkar, 1995)
HORTIK HASI
Umeok oharkabean nahita
helduok nahi gabe ohartuta
bustitzen ditugu mudak.
Ahal bagenitu aditz berriak sortu
denbora berri baterako
mailatutako madariak bezala ez amaitzeko.
Hortik hasi behar genuke,
ahal balitz litzatekeenetik.
Ordea, ez daitekeenetik hasten gara.
Ezinaren ederra
ederraren ezina baino ederrago bada
teilape bakoitzean
muda berri bat topatzeko ilusioa behar genuke.
Menturaz
hortik hasi behar genuke.
Leire Bilbao
Ezkatak (Susa, 2006)
- KATAMALO: Betazalak erauztean (Erantzi, 2008)
- MIKEL LABOA: Lili bat (12, 1989)
- IMANOL: Mendian gora (Joan etorrian, 1987)
- Olatz Salvador: Eraman nazazu (2022)
ERESIA. LURRA ARIN BEKIZU, AMA (Oier Zuniga)
TRAPU ZIKINAK (Lore More 2022)
POZA (Metrokoadroka kolektiboa 2012)
Haizea Barcenilla García
ARTEA
Conchita Laca
Esther Ferrer, Autorretratoa denboran zehar (1981-2014)
Txaro Fontalba, Anorexia, 1999
Uxue Alberdi Estibaritz
BERTSOLARITZA
Jon Maia sein
DANTZA
- ALMUTE DANTZA (Argia Dantza Taldea)
- MALANDAINE BALLET BIARRITZ
- OSKARA (Kukai Dantza & Marcos Morau)
Castillo Suárez García

Olatz Salvador Zaldua
MUSIKA
- KATAMALO: Betazalak erauztean (Erantzi, 2008)
- MIKEL LABOA: Lili bat (12, 1989)
- IMANOL: Mendian gora (Joan etorrian, 1987)
- Olatz Salvador: Eraman nazazu (2022)
Arantxa Hirigoien Iriarte